En directo

NAIZ IRRATIA

'Caminho longe': Nolakoa da deportatu baten etxerako bidea?

São Tométik etxerako bidea Alfonso Etxegarairekin batera egin dute 'Caminho Longe' dokumentala prestatzen ari direnek. Josu Martinez da zuzendarietako bat eta NAIZ Irratian izan da. 

Audio_placeholder

'Caminho longe': Nolakoa da deportatu baten etxerako bidea?

Loading player...
Alfonso Etxegarai 'Caminho Longe'
Alfonso Etxegarai 'Caminho Longe'

33 urteko deportaziaoren ostean Euskal Herrian da berriz ere Alfonso Etxegarai plentziarra. 'Sagarren denbora' lanean jaso zuten bere berri Josu Martinez eta Txaber Larreategik, «etenpuntuekin amaitu genuen lan hura, etxerako bidea da haren jarraipena», hala adierazi du NAIZ Irratian Josu Martinez zuzendariak. 

Berarekin egin du São Tométik Euskal Herrirako bidea Martinezek. Etxerako bideari ekin behar ziola jakitean bertara joan eta erbestean Etxegaraik eta Kristiane Etxaluz bikote eta militantearekin batera pasa dituzte erbesteko azken egunak. Oraindik ere filmatekin jarraitzen dute, «ez baita bukatu etxerako bidea». 

Ikusentzunezko honetan «itzulera bat nolakoa den» azaldu nahi dutela aurreratu digu, «askotan entzuten dugu halako itzuli dela, halako Euskal Herrian dagoela dagoeneko... baina egiazki ez dugu jakiten zer dagoen horren atzean, itzulera bat den egiazki, edo beste norabaiterako bidaia den. Zer kontraesan sortzen diren, harremanei nola eragiten dien...». 

Finantzaziorako laguntza 

Filma egin ahal izateko herritarren babesa eskatu dute, Verkami plataformaren bidez 40 egunean 25.000 euro jaso nahi dituzte, «bidelagunak behar ditugu proiektua ekonomikoki bideragarria izan dadin». 

Helburua lortuz gero udaberrian espero dute filma estreinatu ahal izatea.  

Jaurlaritza Logoa