En directo
Hemen duzue Ane Garcia musikariariaren hirugarren 'Beste Bat' saioa. Saio berezia izan da hau, omenaldi txikia egin baitio zendu berri den Iñigo Muguruzari. Oholtza eta milaka entsegu ordu konpartitu zituzten Ane Garciak eta Iñigo Muguruzak 'Lurra' taldearekin. "Ez nuke saio hau bukatu nahi, Iñigo Muguruza aipatu gabe. Maixu, taldekide eta lagun izan nuen. Beregatik ez balitz, ez nintzateke hemen egonen, zuei musika jartzen..." azaldu du Garciak.
Hainbat klasiko hautatu ditu Ane Garciak bere hirugarren saiorako: Belako, Charles Bradley, Janis Joplin, Fiona Apple, Areta Flanklin, Norah Jones, Leon Bridges, St. Paul and The Broken Bones, Koban, Nina Simone, The Cat Empire...saioa amaitzeko, 3 kantu berezi, Iñigo Muguruzari eskeiniak.