Oihana AZKUE|28/03/2020

Itxialdia dela eta aurrikusitako emankizunak bertan behera utzita, egunerokoan Euskal Herriko haurrekin harremana mantentzea da orain Piritx, Porrotx eta Marimototsen erronka nagusia. Eguneroko pilula txikiez gain, ordea, burua hurrengo ikasturtean jarri dute pailazoek, eta dagoeneko ari dira hurrengo ikuskizunaren gidoia lantzen: heriotzaren gaia jorratuko dute, baina beti ere bizitzaren edertasuna goraipatzeko.

Loading player...
AMAIA ZURUTUZA|28/03/2020

Koronabirusaren krisiak bisitarik gabe utzi ditu euskal preso politikoak. «Lehen ez genuen aski eta beldur bat gehiago orain», kezkaz bizi dute senideek espetxeetan birusak izan lezakeen garapena, bereziki adinean gora doazenen kasuan. Telefonoa dute orain lotura hari bakar. Hala ere, animoz mintzo dira senideak, «hau ere egingo dugu!»

Loading player...
Ion GARATE|27/03/2020

Mendizalea eta naturazalea izanda, ez da erraza lau pareten artean sartuta egotea. Are gutxiago geldi egoteko ohiturarik ez duten kirolarien kasuan. Naiz irratian izan dira Maite Maiora, mendi lasterkaria, eta Imanol Rojo, iraupen eskiatzailea, eta biak argi utzi nahi izan dute guztiok etxean geratu behar garela.

Loading player...
Naiz Irratia|27/03/2020

Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendariarekin hitz egin dugu koronabirusak sortu duen salbuespen egoeraz, jarduera ekonomikoa eteteari buruzko eztabaidaz, krisi honen balizko ondorioez eta beste hainbat elementuz.

Loading player...
Josu ODRIOZOLA|27/03/2020

Egunean Behinen hirugarren denboraldia datorren igandean amaituko da. Koronabirusaren eraginez, lan-taldeak astebeteko saio berezi bat dakar, ordea, hurrengo asterako. Mikel Lizarralde marketing arduradunak azaldu ditu xehetasunak.

Loading player...
Eneko Alkorta|27/03/2020

Loading player...
Ane Garcia |27/03/2020

Loading player...
Oihana AZKUE|27/03/2020

Egun hauek eta bizitza, oro har, umorez hartzeko gakoak eman dizkigute Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek.

Loading player...
Ainara RODRIGUEZ |26/03/2020

Zeelanda Berriko Auckland hirian daude une honetan Debagoienako 9 herritar, hotelean konfinaturik. Itzulerako hegaldia aurreratzea erabaki zuten koronabirusaren harira, baina ez zuten hura hartzerik izan. Espainiar enbaxadak momentuz ez diela irtenbiderik eman azaldu dio Bittor Aranzabalek Naiz Irratiari.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|26/03/2020

Abeslaria, telebista aurkezlea, diseinatzailea... Denetarik egiten du Zuriñe Hidalgok. Bere fonotekan zer daukan kontatzeko eskatu diogu, baina, aldi berean bestelako hainbat gai ere jorratu ditugu 'Hesian' taldeko kidearekin Musikharia saioan.

Loading player...
Page 1/ 67
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia