IRRATIA

Baraualdia: benetan merezi al du?

Baraualdia gero eta ezagunagoa da pisua galtzeko eta osasuna hobetzeko estrategia gisa. Baina zer onura ditu benetan? Eta kirola egiten dugunean, lagungarria izan daiteke ala gure errendimenduan eta errekuperazioan eragin negatiboa izan dezake? Ainhoa Aierdi kirol nutrizionistarekin xehetasunak.

Baraualdiak merezi al du? (TeroVesalainen)

This browser does not support the audio element.


Azken urteotan, aldizkako baraualdiak gero eta leku handiagoa hartu du elikaduraren inguruko eztabaidan. Jateko ordutegia mugatzean datza, eta hainbat modu daude horretarako; ezagunena 16/8 metodoa da, egunean zortzi orduko tarte batean jan eta gainerako hamaseietan barau egitea. Pisua galtzen lagun dezake, baina ez da beste elikadura-estrategia batzuk baino eraginkorragoa kasu guztietan, eta emaitzak pertsona bakoitzaren ohituren eta beharren araberakoak dira.

Kirola egiten dutenen kasuan, gainera, hainbat galdera sortzen dira: baraurik entrenatzeak gantz gehiago galtzea dakar? Eragina al du errendimenduan eta errekuperazioan? Eta egokia al da guztiontzat? Aldizkako baraualdiaren onurak eta mugak aztertzeko, elikadura-estrategia horren inguruko mitoak argitzeko eta norberaren helburuen arabera zer hartu behar den kontuan azaltzeko, Ainhoa Aierdi kirol-nutrizionistarekin hitz egingo dugu KirolHarian.