IRRATIA

«Ohiko zirkuitutik at dauden ahotsak eta begiradak ekarri ditugu 40. edizioa ospatzeko»

Besteak beste, Ekuadorreko, Costa Ricako edo Esloveniako zinemagileen lanak ikusteko aukera dago Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko Erakusketan. 40. edizioan, «aniztasuna» bilatu dutela adierazi du Lara Molinak NAIZ irratian, «jatorriz zein generoz». 15 saio egingo dira guztira asteon. 

IPES Fundazioko taldeko kideak erakusketaren lehenengo egunean (IPES FUNDAZIOA)

This browser does not support the audio element.


Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko erakusketak ibilbide luzea du. Aurten 40. edizioa ospatzen ari dira, eta egoeraren azterketak bidea egiten jarraitzeko argudioak eman dizkie Lara Molinak, IPES Fundazioko kideak, NAIZ irratiko Iruindarra saioan esan duenez: «Erakusketa bezalako guneak beharrezkoak dira oraindik ere, emakume sortzaileen lana ikusgarri egiteko eta berdintasunean eta indarkeriarik gabe oinarritutako kultura baten alde egiteko».