Berri onen soinua
Orain Entzuten 1x20
This browser does not support the audio element.
Izkander Fernandez
Berri on asko jaso ditugu azkenengo egunetan zehar eta horregatik berri onen soinua zuenganatuko dugu gaurko saioan. Big Thief, High On Fire, The Sword eta LA Guns talde handien kontzertuak iragarri dituzte azken egunetan eta guk beraien abestien oihartzuna anplifikatu dugu. Gutxi balitz, gure taldeen zuzenekoez ere hitz egin dugu (Quaoar, Orsini, Forma, Cobra…). Eta, gainera, Converse eta Viboraren lan berriak ditugu esku tartean.