Sei buru txapel bakarrarentzat; Xilabako finala, asteburuan
Azaroan Bidarten hasitako bidea Donibane Lohizunen amaituko du asteburu honetan Xilaba Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketak. NAIZ Irratian zuzenean jarraitu ahal izango da.
This browser does not support the audio element.
Finalari begira jarri gara aste honetako Bertsoa NAIZ saioan, larunbat honetan izango baita Donibane Lohizunen Xilaba txapelketaren finala. NAIZ Irratiak zuzenean eskainiko dizue final hori (16.45ean hasita), Euskal Irratien eskutik. Kristof Arotzena izango du daio bereziak gidari eta Egoitz Zelaia ariko da aditu gisa.
Azaroan Bidarten hasitako bidearen amaiera izango da larunbateko Donibaneko finala. Sei finalista, txapelik ez dute jantzi inoiz eta horietako hirurentzat lehen finala ere izango da.
Finalisten hitzak eta txapelketan zehar egin dituzte hainbat bertsoaldi berreskuratu ditugu final-gosea pizteko.