«Crowdfunding-ak egiteko tresna euskalduna sortu nahi genuen»
Itsulapikoa Euskal Herriko Crowdfunding plataforma da. Haien helburua Euskal Herriko eta Euskal Herriarekin zerikusia duten proiektu eta egitasmoei bultzada ekonomikoa ematea da.
This browser does not support the audio element.
Itsulapikoa ezagutzeko aukera izan dugu Aztarna Solidarioan Maitane Arzalluz plataformako kudeatzailearen eskutik. Helburu guztien gainetik Euskal Herriko jendeari, eta herri mugimenduei bereziki, zerbitzu eta tresna bat eskaintzea dute.
Helburu hori lortzeko euren proiektu sozial, kultural edo dena delakoen diru bilketa errazten dute, eta bestetik proiektu horien hedapenean egiten dute lan, horiek ezagutarazte aldera.