IRRATIA

Album batzuen atzeko egitasmo eta anekdota bitxiak

Denok dakigu musika-albumak abesti sorta bat baino askoz gehiago direla normalean; baina artista batzuk esfortzu hori muga berrietaraino eraman dute. Gaurko atalean, atzean proiektu eta anekdota bereziak biltzen dituzten diskoak izango ditugu hizketagai.

‘Nola’-ren grabaketaren une bat (muguruzafm.eus)

This browser does not support the audio element.


Iazko atal batean, album kontzeptualaren ideiarekin bueltaka ibili ginen: abestiak gai aldetik eta soinu aldetik elkarlotuz, unibertso bakar bateko istorioak kontatzen dituzten albumak. Gaurkoan, antzeko ildo bati tiraka, atzean egitasmo bereziak ezkutatzen dituzten lanak ezagutuko ditugu.

Aztertuko dugun lehena Residente raperoak argitaratutako bere lehen disko homonimoa izango da. Lan hau, Renéek berak egindako DNA test batek abiatu zuen. Test horrek, bere jatorria 10 herrialdetara zabaltzen zela jakin zuen. Gertakari horrek arrazakeriaren kontra eta multikulturalismoaren alde suposatzen zuen mezu potenteaz jabeturik, Residentek leku horietara bidaiatu zuen diskoa grabatzeko. Tartean, Txina, Errusia edota Ghanako doinuak topa daitezke bertan.

Aztertuko dugun beste proiektu bat Fermin Muguruzak New Orleansen grabatutako disko eta dokumentala lirateke: ‘Nola?’. Irungo musikariak New Orleansera bidaiatu zuen, bertako gizartea Katrina hurakanaren ostean nola berreraikitzen ari zen grabatzera. Bidaia aprobetxatuz, bere abesti ezagunenak brass band estilora moldatu ituen, bertako musikariek lagunduta.

Hauek bezalako beste hainbat bitxikeria ezagutu nahi badituzu, entzun ezazu gaurko atala!