IRRATIA
Interview
Ibon Meñika
Gernika-Palestina plataformako bozeramailea

«Konpromiso baten lagina bihurtu zen atzo Euskal Herria»

Ibon Meñika eleduna hedabideei harrera egiten elkartasun martxan (Jaizki Fontaneda | FOKU)

This browser does not support the audio element.


50.000 lagun bildu ziren San Mamesen Palestina eta Euskal selekzioaren arteko partidan. Milaka lagunek ofizialtasunaren alde eta Palestinako genozidioaren amaiera eskatuz egin zuten elkartasun martxa. Balorazio oso positiboa egin du NAIZ irratian Ibon Meñika Gernika-Palestina egitasmoko eledunak. «Bi herrien memoria kolektiboan iltzatuta geldituko den» hitzordua izan zela dio.