IRRATIA

Migrazioak eta diasporak: Esklabotzatik jazzera

Gramofonoa 6x6

Nina Simone, 1985ean (Wikimedia)

This browser does not support the audio element.


Musika afroamerikarra ez da soilik estilo bat; historia oso bat daramaki barnean. Esklabotzaren garaiko espiritual beltzetatik hasi, bluesaren samurtasunetik igaro, eta jazzaren askatasunera ailegatu arte, herri baten minaren eta duintasunaren soinu-bidaia da.

Gaur adituko ditugun kantuak ez dira izanen beraz, doinu ederrak bakarrik. Biziraupenaren indarra eta askatasunaren nahia ere sumatuko dugu.

Mendeetan zehar, ahots zapalduak musika bihurtu ziren, eta musika horrek mundua aldatu zuen.