IRRATIA

Formakuntza eta ekintzailetza, pobreziari aurre egiteko makulu

This browser does not support the audio element.


Ostiralero moduan, Aztarna Solidarioari zabaldu diogu tartea NAIZ irratian. Hamargarren saioa azaroaren 7an egokitzen den Nazioarteko Pobreziaren Aurkako Egunaren harira ezaugarritu dugu. Hondarribiako Behar Bidasoa elkartea ezagutu dugu bertako komunikazio arduradun María Serranoren eskutik. 

50 urteko ibilbidea bizkar gainean, Rwandan, Kolonbian eta beste hainbat txokotan dituzte proiektuak. Pobrezia egoeratik ateratzen laguntzeko gutxieneko beharrak (janaria, ura, etxebizitza, lana, hezkuntza...) erantzuteko laguntza bideratzen dute. Horrez gain, emakumezkoen formakuntza eta ekintzailetasuna ere sustatzen dute.