NOV. 06 2025 - 10:38h Migrazioak eta diasporak: Erbesteratuen kantak Gramofonoa 6x5 Mercedes Sosa (Wikipedia) This browser does not support the audio element. Estitxu Pinatxo Migrazioak eta diasporak izanen dugu hizpide hilabete honetan. Musikak aunitzetan lagundu izan du mugitzeko uneetan: etxea uztean, bidea hartzean, edo urrunetik oroitzeko orduan. Eta gaurko saioan, arreta, erbesteratuen kantuetan jarriko dugu. Abesti hauek ez direlako soilik nostalgia edo tristura adierazteko modua; aunitzetan, itxaropenaren eta identitatearen tresna ere izan direlako. Beraz, gaur adituko ditugun doinuetan barrena, ikusiko dugu nola bihurtzen diren kantuak bidailagun.