IRRATIA

Bizkarra eta Uriaren aurrerapausoa Bizkaian, finalaurrekoei begira Nafarroan

Aitor Bizkarra eta Jone Uria taula gainean (Bertsozale elkartea)

This browser does not support the audio element.


Pasa den asteburuan izan zen Bizkaiko bertsolari txapelketako lehen finalaurrekoa eta bertan bi izen nabarmendu ziren, puntu gehien jaso zuen Aitor Bizkarra (649,5) eta Jone Uria (649). Bi itzulitara jokatuko da finalaurrekoa baina finalera begira urrats sendoa eman dute bi bertsolariek. Aurreko aldian finalista izan zen Oihana Bartrari 20 puntuko aldea atera zioten (629,5) . 

Nafarroan amaitu dute fasea eta asteburuan abiatuko dituzte finalaurrekoak; Agoitzen da lehen hitzordua larunbatean, Leitzan bigarrena azaroaren 8an eta Tafallan erabakiko da finaleko taldea azaroaren 16an.