IRRATIA

Fasea isteko azken saioaren zain, Nafarroako txapelketan

Xabat Illarregi, Iruritako saioko irabazlea (Bertsoa.eus)

This browser does not support the audio element.


Igande honetan egingo dute Nafarroako Bertsolari Txapelketako faseko azken saioa, Los Arcosen da hitzordua (17.30) eta honen ostean erabakita geratuko da finalaurrekoa. 

Aste honetako ‘Bertsoa NAIZ’ saiora pasa den asteburuan Iruritan kantatutako bertsoaldiak ekarri ditugu. Falangeak Euskal Herrira egindako azken bisita izan zuten hizpide bertsolariek, baita Palestina ere eta etxebizitza turistikoen afera. Txikiko lanetan liburutegian ligatu nahian dabilena eta kartera itzultzearen truk propina nahiko xuhurra eman dionaren kontuak. 

Iruritako saioa Xabat Illarregik irabazi zuen eta Eneko Lazkoz eta Julio Sotorekin batera; Auritz eta Mutiloako saioen irabazleak, hurrenez hurren, finalerdietan izango da. Matematikoki sailkatuta daude, gainera, honakoak: Endika Legarra, Sarai Robles, Josu Sanjurjo, Ekhiñe Zapiain, Saats Karasatorre, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Jabi Lezaun eta Ekhi Mateorena. 12 bertsolarik, beraz, badute hurrengo faserako txartela eta asteburuko saioak ebatziko du zein diren beste 6ak. 

Agoitz, Leitza eta Tafallan izango dira finalerdiak, azken honek erabakiko du Nafarroa Arenako finaleko zortzikotea.