IRRATIA

«Iñistorra biodibertsitatearen altxorra da»

‘Iñistorketan. Iratzearen kultura Urumea bailaran: paisaia, ondarea eta memoria’ liburua argitaratu du Aranzadi Elkarteak. Iratzeak edo garoak gurean izan duen garrantzia aztertu dute bertan. 

Garoa honen garrantzia azaltzeko Urumea bailaran antolatutako ibilaldian (Jon Urbe | FOKU)

This browser does not support the audio element.


‘Iñistorketan. Iratzearen kultura Urumea bailaran: paisaia, ondarea eta memoria’ liburua argitaratu du Aranzadi Elkarteak. Iñaki Sanz-Azkue, Josu Narbarte, Suberri Matelo eta Maite Errartek egindako ikerketaren emaitza da eta aurkezpeneko zenbait pasarte ekarriko ditugu Gelditu Makinak saiora.

Hain zuzen ere, iratzean, iran, garoan, iñistorrean oinarritutako lan honen bidez, iraganean egindako natur baliabideen ustiaketaren eta kudeaketaren berri ematen da liburuan, baita lurren antolaketaren berri ere: herri-lurrak, zilegimendiak, korteak, loteak, harrapazka… Gaur egun, garoa ez da herri baten antolamendua eragiteko beste, baina XX. mendera arte, bereziki XIX. mendean izandako bilakaerak natur ondare esanguratsua izatea eragin du, besteak beste, baita inguru horiek natur parke izatea ere.

Iñistorketan murgilduko gara, beraz, Iñaki Sanz Azkue, Maite Errarte eta Josu Narbarteren eskutik.

Saio honetan entzun ahal izango dugun aurkezpenaz gain, iñistorketa egiten zen lurretan barrena ibilbidea egin zen eta bertako kronika jaso zuen Asier Aiestaranek GAUR8 atalerako. Urumeako Iñistorketa, gertatu zen lekuan bertan.