IRRATIA

Gaur egungo gitarren soinuak, Orain Entzuten saioaren lehen kolpean

Larunbatero (17.00) NAIZ Irratiaren sintonian izango da ‘Orain Entzuten’ saio berria, Izkander Fernandezen eskutik. 

Wet Legen kontzertua PRYZM Kingston-en (Ralph PH | Wikimedia)

This browser does not support the audio element.


Musikazaleek hitzordu berria dute NAIZ Irratian, Orain Entzuten saioarekin. Lehen saio honetan gaur egungo gitarren soinua izan dugu oinarri. Deftones, CMAT, Maruja eta Wet Leg taldeen lan berriak errepasatu ditugu.

Gainera, neguan izango dugun bisita baten berri ere eman dugu, Wednesdey Bilborocken arituko da martxoan. Zuzenekoekin jarraituta; Dena, Rodeo eta Coheed And Cambria ere entzun dugu: kontzertuak eman behar dituztelako edo biran egon direlako.

Cobraren EP berriaren aurrerapen bat ere entzun dugu eta urteari errepaso orokor bat eman nahian, urtarrileko disko aipagarri bi ekarri ditugu saiora.

Pasa den mendeko eta mende honetako klasiko batzurekin itxi dugu saioa: Guns N’ Roses, Pearl Jam, Ben Howard eta Boygenius.