IRRATIA
Interview
Diego Uriarte
Kern Pharma taldeko txirrindularia

«Luzapenak ilusioa egiten dit, amets honetatik bizitzen jarraitzeko aukera ematen didalako»

Diego Uriarte nafarrak 2027ra arte luzatu du kontratua Kern Pharmarekin. Urte «oso on» bati amaiera borobila eman dio, beraz, Uriartek. Izan ere, otsailean Andaluziako Itzulian profesionaletan lehen garaipena eskuratu zuen. «Sekulakoa» izan zela adierazi du NAIZ irratian. 

Diego Uriarte Andaluziako Itzulian lortu zueneko garaipena ospatzen (Kern Pharma)

This browser does not support the audio element.


Harrobiko Lizarte taldean ekin zion Diego Uriartek bere ibilbideari, eta hortik Finisher taldeko egiturara pasa zen. Azken bi urteak Kern Pharman eman ditu, eta «etxeko taldean» ibiltzeak dena errazten duela onartu du: «Etxeko taldean eta betiko jendearekin dena errazagoa da, horregatik hazi naizen tokian jarraitu nahi dut». 

Orain 2027ra arte luzatu du kontratua, eta txirrindulari gisa «aurrerapausoak» eman nahi ditu aurrerantzean. Otsailean lehen garaipena lortu zuen profesional mailan, Andaluziako itzuliko 4. etapan. Oroitzapen oso politak dituela onartu du: «Gaur egungo txirrindularitzan garaipen bat lortzea zaila da, hortaz, sekulakoa izan zen».