Uxue Alvarez: «Gure lanean, egunerokotasunean, pertsona asko desagertzen direla ikusten dugu»
Uxue Alvarez Esain gizarte langilea da. Iruñean gradua amaitu eta Tenerifen hasi zen lanean. Orain, migrazio prozesuan dauden pertsonekin lan egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakunde batean gizarte hezitzaile bezala.
This browser does not support the audio element.
Uxuek Alvarezek gizarte-integrazioko goi mailako gradua ikasi zuen Iruñean, eta arlo hori hainbeste interesatzen zitzaiola ikusita, gizarte-laneko unibertsitateko gradua egitea erabaki zuen ondoren. Hirugarren mailan, Tenerifera joateko aukera izan zuen. Eta hainbeste gustatu zitzaion esperientzia, egunen batean bertara itzuliko zela hitzeman ziola bere buruari.
Ikasketak amaitu bezain laster, gizarte-hezitzaile bezala lan egiteko aukera izan zuen Iruñean. Baina Tenerifera itzultzeko ametsa buruan zuen oraindik. Horregatik maleta egin eta Iruñetik alde egin zuen. Han, Accem Gobernuz Kanpoko Erakundean aurkitu zuen lana; baita bere lekua aurkitu zuen ere. Bertan, migrazio prozesuan, Tenerifera heltzen diren pertsonekin lan egiten du. Egoera latzak ikusten dituzte han; migrazio bideak oso latzak direla azaldu digu elkarrizketan. Eta Iruñera bueltatuko dela dio, baina etorkizunean, izan ere, orain, egoera latz horiek bizitzen dituzten pertsonak lagundu nahi ditu.