JUN. 05 2025 - 21:00h Adi eta Ari | Uraren forma eta hiztegia [2x23] Atal honetan hiztegia lantzen jarraituko dugu, uraren inguruan arituko gara. Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin This browser does not support the audio element. NAIZ irratia ANDER:Egun on, Nerea.NEREA:Baita zuri ere, Ander.ANDER:Zer misterio daukazu botila horren barruan? Begira-begira zaude!NEREA:Ura besterik ez da.ANDER:Ikusten dut ura dela: kolorerik gabeko likidoa. Eta zuk alkoholik edaten ez duzunez, ez da izango anisa, ginebra, vodka.NEREA:Uraren formula kimikoa H2O da. Alegia, ur molekula bakoitzak oxigeno atomo bat du, eta hidrogeno atomo bi.ANDER:Aizu, Nerea, hori badakigu denok. Bakarrik falta zaizu esatea ura egoten dela erreketan, ibaietan, aintziretan eta itsasoetan.NEREA:Zeruan ere bai, e!: hodeietan, lainoetan eta lanbroan.ANDER:Izan ere, elementu bakarra da hiru forma dauzkana: likidoa, solidoa eta gaseosoa.NEREA:Likidoa denean deitzen diogu ura. Solidoa denean esaten dugu izotza. Eta gaseosoa denean da hodeia.ANDER:Euria ere esaten diogu, likidoa denean.NEREA:Baina badakizu urarekin lotutako gauzak iz hasten direla askotan? Adibidez, izotza?ANDER:Hara, ez naiz sekula jabetu horretaz.NEREA:Ur hotzari esaten zaio izotza. Gorputzetik botatzen dugunari deitzen zaio izerdia, ur erdia balitz bezala. Uretako urdea da izurdea edo delfina. Eta ur bazterreko toki batzuek Izpazter izena hartzen dute.ANDER:Bizidunak munduan izan daitezen, ura nahitaezkoa da. Hau da: urik batere gabe bizi den izakirik ez da ezagutzen. TESA ANDONEGI NEREA:Norena zen irratiko ahots eder hori? Oso ezaguna egin zait.ANDER:Tessa Andonegi aktorea zen. Antzerkian, zineman, telebistan ikusiko zenuen. Garai batean Euskal Telebistako 'Goenkale' telenobelan agertzen zen.NEREA:A!, badakit nor den. Donostian, berarekin gurutzatu izan naiz kalean noiz edo noiz.ANDER:NAIZ Irratian saio berezi batzuk ere egiten ditu aldian behin.NEREA:«Denerako sendabidea ur gazia da: izerdia, itsasoa edo malkoak». Esaldi hori asko gustatu zait.ANDER:Isak Dinesen idazle danimarkarrarena da. Ingelesez idazten zuen. Haren nobela batean oinarrituta, film zoragarri bat egin zuten, 'Afrikatik kanpo' izenekoa.NEREA:Maryl Streep aktorea al zen protagonista?ANDER:Bai. Eta, pelikulan, Robert Redford zen haren maitalea.NEREA:Negar egin nuen istorio horrekin.ANDER:Orduan... malkoak gaziak direlako da gazia itsasoko ura, ezta?NEREA:Zu bai txistezalea! Lur planetaren azalaren %70 estaltzen du urak. Eta ur horren guztiaren ia dena gazia da: %97.ANDER:Ur geza %3 besterik ez da?NEREA:Bai. Eta, gainera, ur geza hain gutxi izanda, gehiena Lurraren bi poloetan dago, izotz forman.ANDER:Horregatik dira hain estrategikoak errekak eta ibaiak.NEREA:Uraren ondoan sortu dira zibilizazio garrantzitsu guztiak. ANDER:Nerea, zuk uste duzu negar egiteak sendatu egiten duela?NEREA:Ez zait hala iruditzen. Baina itsasoan bainatu ondoren, erabat berriturik sentitzen naiz ni.ANDER:Niri on egiten dit kirol pixka bat egiteak. Izerdiarekin toxina batzuk bota, eta aurrera... garagardo batzuk edateko eta parranda egiteko prest.NEREA:Edan egiten dugun urari eta bazkariak prestatzeko erabiltzen dugunari esaten diogu edateko ura. Eta zeharo garbitutako urari deitzen zaio ur destilatua.ANDER:Zenbat ur dugu gizakiek gorputzean?NEREA:Gure pisu osoaren %65 ura da.ANDER:Eta zenbat ur daukate landareek?NEREA:Landareak ia dena ura dira: %90. ANDER: ZER IKASI DUGU GAUR?NEREA:Uraren formaren arabera esaten dugula: ura, euria, ihintza, elurra, erreka, ibaia, aintzira, itsasoa, malkoa, izerdia, izotza, lainoa, hodeia, lanbroa eta abar.ANDER:Badakigu, halaber, ura dela likidoa, solidoa eta gaseosoa. Ur gehiena ur gazia dela ikasi dugu, eta munduan oso gutxi dela ur geza.NEREA:Ur hurrupa bat nahi al duzu?ANDER:Bai. Egarria egin zait hainbeste solas eginik.NEREA:Hementxe duzu basokada bat.ANDER:Baina, baina, baina... ur gozoa da hau!NEREA:Azukrea bota diot, zuk gogoratzeko hiru ur mota daudela: ur gazia, ur geza eta ur gozoa. *Hemen entzun ditzakezue 'Dena irailerako' saio denak, elkarrizketa oso interesgarriak aurkituko dituzu.