IRRATIA

Itzulia Women NAIZ irratian

Iazko Itzulia Womeneko podiuma, Demi Vollering nagusi. (Andoni CANELLADA | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Bihar abiatuko da 2025eko Itzulia Women lasterketa. Hiru etapek osatuko dute ibilbidea eta izen handiko txirrindulariak espero dira tropelean, horien artean faborito garbi bat, Demi Vollering iazko txapelduna eta berriki Vuelta irabaztetik datorrena. Etxeko txirrindulariak ere noski izango dira tartean, Usoa Ostolaza, Ane Santesteban, Nahia Amondarain eta Idoia Eraso. Lasterketa NAIZ irratian jarraitzeko aukera izango da eta honen nondik norakoak errepasatu ditugu Julen Goikoetxearekin, egunotan kontakizun lanetan ariko dena.