IRRATIA

Olatz Andueza: «Gizonek idatzi dute historia, eta zapaldu egin gaituzte»

Olatz Anduezak teklak jo zituen Skalariak eta Anita Parker taldeetan. Soziologia ikasi zuen, baina musikari eskaini dio bizitza. Musika irakaslea da Altsasuko institutuan.

Olatz Andueza musikari nafarra Otea Lili saioan izan da (NAIZ IRRATIA)

This browser does not support the audio element.


Olatz Andueza 1978an jaio zen Urdiainen, Nafarroa. Soziologian lizentziatua izan arren, egun Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan goi mailako ikasketak egin egun Altsasuko institutuan musikari irakaslea da. Teklatu-jotzailea da eta Trikimailu erromeria taldean, Skalariak eta Anita Parker taldeetan jo izan du.

Matxismoa kulturalki transmititu den zerbait dela dio, baina ez ditu gizon guztiak matxistatzat jotzen. Are gehiago, jarrera matxista asko ez direla modu kontzientean egiten dio. Aldaketa garaia dela dio: «Jarrera matxistak ezabatu behar dira, batzuk besteen gainetik egotea ez da onargarria».