Grungea eta X belaunaldia: Iturburua Seattleko eszenan
Gramofonoa 5x25
This browser does not support the audio element.
Apirila ailegatu da, eta harekin batera, historia duten kantuetan grungearen unibertsora salto eginen dugu. Hilabete honetan X belaunaldiaren soinuak, kezkak eta aldarriak ekarriko ditugu, eta guztia, Seattleko eszenatik abiatuta.
Gaurko saioan jakinen dugu zergatik bihurtu zen Seattle musika mugimendu oso baten sorleku, nola irauli zuen gazte talde batek industria, eta zer soinu eta mezu ekarri zituen berekin grungeak: aunitzetan, ezinegona, apatia eta sistemarekiko mesfidantza, baina autentikotasuna ere bai.