IRRATIA

«Lagunekin dudan ezberdintasuna da nik jainkoarengan sinesten dudala, haiek ez dute erlijiorik»

Ramadana hasi den honetan, bi neska gazterekin hitz egiteko tartea hartu dugu, eta Euskal Herriko bi gazte musulman izatearen inguruan aritu gara.

Hiru lagun otoitz egiten
Hiru lagun otoitz egiten (Thirdman / Pexels)

This browser does not support the audio element.


Euskal Herria askotan esaten den bezala anitza da, anitza da kultura aldetik eta baita erlijio aldetik ere. Hori dela eta, gure herrietan iristen da urteko momentu bat badakiguna inguruko hainbat pertsona barauldi batean daudela. Baina ez da baraualdia bakarrik izaten, musulmanak diren horiek hilabete batez otoitza, hausnarketa eta komunitatea latzen dituzte Ramadanean.

Hilabete batean haien jainkoarekiko gertutasuna sentitzeko asmoz jarraitzen dituzte pauta horiek, hala ere, musulmanak ez diren askorentzat Ramadanak baraualdia besterik ez du esan nahi. Hori horrela, Ramadana praktikatzen duten bi neska gazte izan ditugu Bigarren Kafean, Codou Guissee eta Nora Moral.

«Galdera xinple asko egiten dizkigute ezer ez dakitenek: ea egia den ura ezin edatearena, ezin jatearena eta halakoak», aitortu du Norak. Galderez gain, haien lagunekin errealitate ezberdinak dituztela ere kontatu digu Codouk: «Lagunekin dudan ezberdintasuna bada nik nire jainkoarengan sinesten dudala, haiek ez dute erlijiorik». Horrelakoez eta gehiagoz aritu dira Bigarren Kafean.