IRRATIA

Usua de la Fuente «Oso terrenala naiz, ez diot nire buruari galdetzen nondik natorren»

Usua de la Fuente, Ursula Strong edo Niña Coyote bezala ezaguna ere bada. Musika eta zinea bere bitzako parte dira, jantziterian egiten du lan filmetan, telebistan zein publizitatean eta oholtza gainean maiz ikusi dugu bateria  gogor astintzen.

Usua de la Fuente NAIZ irratiako estudioetan (NAIZ IRRATIA)

This browser does not support the audio element.


Usoa de la Fuente (Niña Coyote) alaia da. Maiz esaldi hasieran edo bukaeran irribarrea ateratzen zaio, eta horrek solasaldiari lasaitasuna dakarkio. Arte Ederrak ikasi zituen, patroigintza eta joskintza.

Filmetan jantzitegi alorrean egiten du lan. Musikagintzan, Las Culebras, Zuloak, Niña Coyote eta Chico Tornado, Don Condor eta Ñora Alacrán taldeetan jo du. Lau LP,  EP bat, eta singleak. Talde hauek aukeratu ditu elkarrizketarako: Niña Coyote eta Chico Tornado eta Don Condor eta Ñora Alacrán, Ruper Ordorika, Anestesia, Tapia eta Leturia eta Anari.