MAR. 06 2025 - 10:35h Kontatzera Noazu | Andoni Egañarkin, baina Egaña gabe Normalean bertsolariak gonbidatzen ditugu gurera eta haien bertsoaldi aukeratuak gustora aditzen ditugu. Har dezala Andoni Egañak saio hau gonbidapen moduan, faborez. Kontatzera Noazu saioaren irudia (NAIZ IRRATIA) This browser does not support the audio element. Eli Pagola | Andoni Rekondo Zenbat plaza egin ote ditu Andoni Egañak? Berak kantatutako zenbat bertso daude Xenpelarreko fonotekan? Ez da erreza izan aukeraketa bat egitea, eta akaso botako duzue faltan bertsoaldi bat edo beste. Hala bada, eskatu eta hurrengorako gordeko dugu. Egañak denboraldi oso baterako ematen du!