IRRATIA

«Emigrazioak eta gerlek akabatu zuten libertimendua»

Luhusoko libertimendua, 2020an
Luhusoko libertimendua, 2020an (Guillaume Fauveau | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Nafarroa Behereko Libertimenduak berreskuratzeko abiapuntua jarri zuen orain dela hamarkada bat inguru Antton Lukuk. Sakon aztertu du inauteri denborako pasarte hau eta sustatu du honen berpiztea. ‘Herri inauteriak, iragana ate joka’ podcasteko azken atal honetan egindako bidea azaldu du Lukuk, eta baita aurrera egiteko egon daitezkeen ezinak ere.