IRRATIA

’Giri’ sutara, Libertimendutik Dibertimendura Añorgan

Auzoko osagaiei tiraka eta libertimenduen ereduari helduta azken urteetan indartuz joan da Añorgako Dibertimendua; ‘Herri inauteriak, iragana ate joka’ podcastaren hirugarren ataleko protagonista da. 

Añorgako Dibertimenduko une bat (G.O.)

This browser does not support the audio element.


Tradizio luzeko ekimena da inauterietako libertimenduena eta azken urteetan hainbat herritan suspertze nabarmena izaten ari da; gainera, aurrez inoiz halakorik izan ez den hainbat lekutan ere eredu hori baliatu dute inauteri propio bat sortzeko. Añorgakoa da kasu horietako bat. 

Dibertimendua deitzen diote urteroko inauteri festa horri; ‘Giri’ pertsonaia epaitu eta sutan erretzen dute, kantua eta dantza dira protagonista eta herri giroa piztea dute helburu. 

Orain arteko bideaz hitz egin du ‘Herri inauteriak, iragana ate joka’ podcastean Gari Otamendi sustatzaileak.

2022ko Dibertimendua, Dantzan.eus: