Siriako egoeraz hainbat gako
Damasko hartu ostean, matxino yihadista salafistak daude orain agintean Sirian, edo behintzat hori irudikatu nahi dute. Gutxiengoak diren etnien egoeraz, Israelek egindako ofentsibaz edota nazioarteko eragileen jokabideaz aritu da Dabi Lazkanoiturburu.
This browser does not support the audio element.
Bashar Al Assad Moskun dago, eta ondorioz amaitu da 50 urte baino gehiagoz luzatu den, eta askok oraindik ere panarbistatzat jotzen duten dinastia familiarra. Honek egiturazko aldaketak ekarriko ditu siriarrentzako, eta baita eskualde osoarentzako ere. Egunak daramatzagu hori dena esaten... baina hortik aurrera, galdera asko eta erantzun gutxi daude ziurgabetasuna nagusi denean. Agertoki posibleei begira jarri da Hegoi Belategi lankidea, Dabi Lazkanoiturburu, Naiz eta Garako nazioarteko gaien arduradunarekin batera.