LabankaDA! 2.0 | Arbizuko txistorra | 2. kapitulua
Bete-betean sartu dira Unai eta Naia misterioa argitzera. Mikel Laboaren disko argitaratugabea lapurtu du norbaitek, eta argitaletxe zein hedabideak ixil-ixilik daude. Ikertzaileek ordea, susmagarrien zerrenda osatu dute.
This browser does not support the audio element.
Mikel Laboaren argitaragabeko lana lapurtu du norbaitek Garate Estudioetatik. Badirudi sekretupean mantendu nahi dutela lapurreta eta beraz, Naia eta Unai ikertzen hasiko dira euren kabuz. Nork ostu du diskoa? Abeslariren batek? Argitaletxeren bateko langile batek? Kazetariren batek?
Susmagarrien zerrenda osatu dute Unai eta Naiak: Izaro, Pello Reparaz, Jon Maia, Oihan Vega, Eñaut Elorrieta, Süne... Badoaz pixkanaka erantzunak topatzera.
Umorea eta misterioa uztartuko dituen podcasta da 'LabankaDA!'. Astearte eta ostegunetan, Bigarren Kafean eta plataforma digitaletan.