IRRATIA

«Eragin handia izan du O'Harak idazterakoan; liburu optimista da, plazerari emandakoa»

Kronika historikotik asko duen eleberria idatzi du Beñat Sarasolak. 60ko hamarkadan kokatu gaitu 'Coca-cola bat zurekin' liburuarekin. Artea, politika eta erotismoa, Frank O'Hararen olerki batetik abiatuta. 

This browser does not support the audio element.


«Liburu bat atera berri duen lagun on bat den Mikel Pagadirekin hartuko nuke Coca-cola bat» esan digu Beñat Sarasola idazlea. Eleberri bat besapean duela iritsi da Durangoko Azokara, 'Coca-cola bat zurekin' (Susa, 2024).

«Tradizioa zama izan daiteke, baina artista onarentzat, akuilua / are, tranpolina» diote liburuko pertsonai bik. Bada, tranpolin gainean jarri, arnasa hartu eta arrisku-salto izugarria egin du Beñat Sarasola idazleak. Museoak, erregimen frankista, dantza, maitasuna, erotika, Chillida, Oteiza… «Saiakera literario bat egiteko asmoa nuen hasiera batean baina ez nuen tonorik bilatzen; nobelarantz eramatea pentsatu nuen eta moldea aldatu nuen» kontatu digu.

60ko hamarkadan MOMA museoan egin zen 'New spanish painting and sculpture' erakusketa du abiapuntu. «Zure burua hango testuinguruan kokatu behar duzu eta niri idaztetik hori da gehien gustatzen zaidana» aitortu digu. Hori bai, vodka martinirik edan gabe. 

Izenburuak berak erakusten duen bezala, Frank O'Hara idazlearen poema batetik sortu du eleberria. «Eragin haundia izan du O'Harak liburuko hitzak aukeratzerakoan. Lburu optimista da, plazerari emandakoa». 

Luze eta zabal aritu gara Sarasolarekin Durangoko Azokan.