Transpirenaika Josu Iztuetarekin
Ibilbide luze eta oparoa du Josu Iztueta abenturazaleak. Hainbat espedizio eta bidaietan parte hartu du, mundua zeharkatuz eta milaka oroitzapen sortuz. Oraingo honetan 44 egun igaro ditu `Transpirenaika´ oinez osatzen, Atlantikar itsasoko Hondarribitik Mediterranear itsasoko Cap de Creus-eraino.
This browser does not support the audio element.
Bide luzea izan da. Itsaso-mailan hasi eta gorantza doa espedizioa, Kataluniako Nurian berriz beherantz hasi arte. Guztira sei astetan egiteko asmoa zuen, baina bi zatitan banatu zuen zeharkaldia; lehena bi astekoa eta bigarrena laukoa. «Inoiz ez da etapa berdina izaten. Osagarri batzuk antzekoak dira, baina emaitza ez da berdina.». Ez dela inongo «balentria», «antolatu beharreko» zerbait dela azpimarratu du.
Bidaia fisikoaz gain, barne bidaia ere izan da. «Norberarengan ez den zama fisikoa, pisatu ezin direnak: beldurrak, arazoak, kezkak… hori dena ondo kudeatu behar duzu», ez omen da gauza bera bakarrik joatea norberak nahi duelako, edota bakarrik joatea inork zurekin joan nahi ez duelako.
Botak jantzi, motxila bizkarrean, motibazio eta eskarmentua elkartu eta horrela eman zen bidaia. Ura, aterpe eta hostal bilaketen artean, gorabeherak badute gailurra ere, argi gelditu zaigu berarekin izandako tarte honetan.