IRRATIA

Zein eragin du jarduera fisikoak gure ongizate psikologikoan?

Gauza ederra da ongi egotea, eta zein sinplea den hau horrela esatea. Badakigu ez dela hain erraza, baina badira egin daitezkeen gauza asko gure ongizatean laguntzen dutenak, tartean jarduera fisikoa. Baina nola? Aritz Olagoi kirol psikologoarekin aritu gara gure galderei erantzunak bilatu asmoz.

Iazk Angelun ospatu zen kross-eko irudia. (Patxi BELTZAIZ)

This browser does not support the audio element.


Askok nabarituko zenuten, kirola gehiegi maite ez duenak ere bai, jarduera fisikoa egitean gustora sentitzen dela bat, errealizatuta. Zalantzarik gabe, kirola egiteak eragina du gure ongizate psikologikoan, baina nola sortu ohitura osasungarriak? Nola laguntzen dute hauek gure osasun fisiko, mental eta sozialean? Galdera hauei, eta gehiagori, erantzunak bilatzen saiatu gara Aritz Olagoi kirol psikologoaren laguntzarekin.