IRRATIA

Doinuetatik Haratago | Jaione Urtasun

Telefonoaren bestaldean,  Jaione Urtasun izan dugu aste honetan, Iruñeako zuzendari, aktore, ipuin-kontalari eta sortzailea,  artista puska funtsean, eta musikazale amorratua gainera. 

Jaione Urtasun elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratago tartean (J.U.)

This browser does not support the audio element.


Lehen kantu kuttuna Exkixu taldearen “Loretxoa” kantua aukeratu du Jaionek. «Txikia nintzenean ikastolan asko abesten genuen, antzeztu ere egiten genuen eta nahiz eta dramatikoa izan gogoko nuen; nire alaba Lorea jaIo berria zenean ereM buklean kantatzen genion eta horregatik aukeratu dut».

Bigarren kantu gisan Doctor Deseo taldearen  “Mi torpe corazón” ekarri nahi izan du Jaionek. «Talde onen fan handia izan naiz beti, abesti honek nire bizitzako maitasun istorio garrantzitsuenarekin konektatzen nau». 

Jaionek aukeratutako hirugarren kantua Amparanoia taldearen “Caravane” izan da. «Lehenbiziko parrandak ekartzen dizkit gogora, lagunekin askotan dantzatu izan dut, izugarrizko “roio” ona ematen dit eta asko maite dut taldea».

Azken kantu gisan Berri Txarrak taldearen “Libre” gomendatu nahi izan digu Jaionek. «Niretzat, gaztetatik, Berri Txarrak asko maite izan dudan talde bat izan da, “Libre” nire diskoa faboritoa da, eta kantu honek, konkretuki, gaur egun indarrean dauden gauza askoren inguruan hitz egiten du, gainera asko konektatzen nau nire nerabezaroarekin».