IRRATIA

'Bihotz museo bat'

Leire Vargas idazlea Paraleloan saioan izan da 'Bihotz museo bat' poema liburua aurkezten.

LEIRE VARGAS (Gorka Rubio | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Interdependentziaren zentzu horizontala barneratu ez duen ahots poetikoak, irudikatu eta idealizatutako "salbatzaile"-a interpelatuko du etengabe. Ohartuko da baina ahotsa, bien arteko harremanak ezer gutxi duela osasuntsutik. Naufragioan amaitzen den bidaia da Leire Vargasen 'Bihotz museo bat' poema liburuaren abiapuntua. Naufragioaren ostean, besteekin harremantzeko saiakerak etorriko dira. Horixe da hein batean liburuaren funtsa: ondokoekin nola egon ikasteko itsas bidaia bat.

Bidaia horren abiapuntu, helmuga eta tarteko bidezidorrak azaldu dizkigu Leire Vargasek Paraleloan saioan.