IRRATIA

Eskola kirola eta multikirola: Ze garrantzia du kirol aniztasunak haurrengan?

Eskola kirola ere izango dugu hizpide hilabete hauetan NAIZ irratiko "KirolHaria" saioan. Horretarako, Kike Mokoroaren laguntza izango dugu, eskola kirolean koordinatzaile lanetan aritutakoa, eta egun Ordiziako Udaleko kirol teknikaria. Ze garrantzia du kirol aniztasunak haurrengan?

Haurrak saskibaloian jokatzen. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Eskola kirolak gure haurren heziketa prozesuan duen garrantzia ukaezina da. Baloreak, kirol aniztasuna, taldekakoak zein indibidualak... asko dira eskola kirolak lantzeko eman ditzakeen gaiak, eta lehen saio honetan oinarritik hasi gara, nahiz eta dagoeneko sortu diren beste hainbat saio betetzeko emango luketen gaiak.

Guzti hau lantzeko, Kike Mokoroaren laguntza izango dugu denboraldian zehar, eskola kirolean koordinatzaile lanetan aritutakoa, eta egun Ordiziako Udaleko kirol teknikaria. Ze garrantzia du kirol aniztasunak eskola kirolean? Hori eta gehiago lehen saio honetan.