IRRATIA

Saskibaloiari errepasoa: Noraino helduko dira gure euskal ordezkariak Europan?

Hitzordu hirukoitza aste honetan Europako txapelketetan. Gaur Bilbao Basketek Prievidzaren aurka jokatuko du Eslovakian, «erraz irabazi beharreko partida», Arnaitz Gorriti eta Iker Gurrutxaga adituen hitzetan. Ostegunean, Baskoniak Alba Berlin hartuko du, eta IDKak Proteas Voulas greziarrari bisita.

Bilbao Basketeko jokalariak Real Madrilen aurkako garaipena ospatzen. (Aitor ARRIZABALAGA | ACB PHOTO)

This browser does not support the audio element.


Saskibaloi denboraldia hasi besterik egin ez den honetan, Europako hitzorduak pilatzen doaz gure euskal ordezkari batzuetan. Bilbao Basketek Eslovakian jokatuko du gaur bertan Prievidzaren aurka, multzoan aurrera egiteko ia erabakigarria izan daitekeen partida, «eta hasiera batean, erraz irabazi beharko lukeena», Arnaitz Gorriti eta Iker Gurrutxaga lankideen hitzetan. Ostegunean, Baskonia eta IDKren txanda. Gasteiztarrek Alba Berlin hartuko dute Buesa Arenan, eta donostiarrek Greziara bidaiatuko dute Proteas Voulas taldea garaitu eta txapelketako hirugarren garaipena kateatu asmoz.