IRRATIA

Zertan datza azterketa mediku batek?

Iñaki Arratibel kirol medikuak KirolHarian azaldu du zergatik den garrantzitsua azterketa medikua egitea. Besteak beste, prebentziorako, kirolarien errendimendua hobetzeko, atletak patologiarik baduen jakiteko, edota bizitzarako arriskutsua den zerbait baduen jakiteko.

Nerea Nevado Athleticeko jokalaria azterketa medikua egiten. (@AthleticClubFem)

This browser does not support the audio element.


«Atletek batzuetan pentsatzen dute kirolariak izateagatik, ez dutela hori egiteko arazorik izango eta hori ez da horrela». Iñaki Arratibel kirol medikuak emandako lerroburuetako bat da, baina ez bakarra. Azterketa mediku batek duen garrantziaz ohartarazi du. Zertarako egiten da? Zer saihesteko? Hori guztia eta gehiago azaldu du tolosarrak KirolHarian. Behobia edonork korritu dezake? Galde horri ere erantzun dio Arratibelek.