Herri nomada bat, balio kalkulaezineko ondasun musikala
Interesgarria, konplexua eta arantzatsua ere bada aste honetan 'Ad Libitum' saioan landuko dugun gaia. Kontzeptu historiko eta geografikoetan sartuko gara lehenbizikoz Ad Libitumen, herri berezi eta aberats batek oparitu digun musikari errepasoa egiteko: ijito-herria.
This browser does not support the audio element.
Asko hitz egiten da herri honi buruz arroztasun etnozentrista batez; errepresentatzen duena gaitzetsi eta karikaturizatzen da baina, era berean, bere adierazpen kulturalaren miresle –eta imitatzaile– sutsuak gara. Aski da ikustea Rosalia edota C Tangana bezalako payoak ijitoek sortutako musikarekin arrakasta izaten, bi gauza ulertzeko: bata, herri honetatik sortuako musika balio kultural kalkulaezinekoa dela, eta bestea, berau ijitoa ez den batek erreproduzitu arte, normalean, ez dugula balioan jartzen.
Herri romania bezela ere ezaguna, ijitoak Indiako iparraldean sortu ziren, herri nomada moduan. Bere lehen erregistroak X mendekoak dira, nahiz bere mugimenduak mantu ilun batez estalita dauden, herri honek ez baitu bere historia idatziz erregistratzeko interesik, edo aukerarik, izan. Apurka-apurka, Persiatik igaroz, Europan zehar barreiatu dira mendeetan zehar, harik eta, gaur egun, herrialde askotan asentamentuak lortu dituzten arte. Eta gelditzea lortu duten herrialde horietan, genero musikal ederrak sortu eta zabaldu dituzte.
Irratsaio honetan genero horiei buruz hitz egingo dugu; flamenkoa, runba, jazz manouchea edota balkanetako musika aipatuz. Horretarako, gehien bat ijituek interpretatautako abestiak entzungo ditugu.