IRRATIA

«Kapitalak norbanakoengan jartzen ditu zamak, nik komunitate askearen indarrean sinisten dut»

Arkaitz Biain kantariak (Anger, Assata) beti idatzi izan ditu letra interesgarriak abestiak atontzeko. Beti dago mezu argi eta gardena. Kultura, politika eta antolamendu komunitarioa dira bere zutabe nagusiak, musikarekin uztartuta.

Arkaitz Biain eta Ritxi Aizpuru 'Otea Lili' saioan (NAIZ irratia)

This browser does not support the audio element.


Hurbileko hausnarketa sakona eta gorpuztua du Arkaitz Biain kantariak Otea Lili saioan. Hainbat lerrotatik begiratu dio Biainek musikariaren munduari, ingeniaria ere bada eskualdeko kooperatiba batean, unibertsitateko irakasle, aita, eta politikari ere,  ez dio bizkar eman.

Ezker abertzaleko zinegotzia izan zen Arrasaten, Euskara eta Gazteriaren atalekoa. Nabari zaio hitz egiteko moduan pertsona jantzia dela metal eta funk zale honi.  Zortzi kantu aukeratzeko eskatu diogu, hauxe osatu duen zerrenda: Anger, Assata, Gose, Negu Gorriak, Anari, Glaukoma eta Nakar.