IRRATIA

Udazkenean kaleratuko den EP berriko ‘Lurra ukitu’ kantua kaleratu du Addar taldeak

Gorka Padrones taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea MusikHaria saioan izan da singlea aurkeztuz.

Addar taldeko Gorka Padrones MusikHaria saioan izan zen azken singlea aurkeztuz. (Iker GURRUTXAGA)

This browser does not support the audio element.


Udazkenean EP berria kaleratuko du Bermeoko Addar taldeak. Hard Rockaren euskal eszenako erreferentzia garbienetakoa da ezbairik gabe Gorka Padrones abeslari eta gitarra-jotzailearen taldea. Bi hilabetean behin abesti berri bat aurkeztu digute Addar taldekoek, otsailean ‘Otsaila’ etorri zen, apirilean ‘Lehertu da’ Governors taldeko Juan Sangre ‘JSang’ lagun zutela eta ekainean, berriz, ‘Ezin ulertu’.

Oporraldi osteko lehen egunak baliatu dituzte kantu berria kaleratzeko eta Keu Agirretxea izan dute kolaboratzen ‘Lurra ukitu’ abestian. Orain EP-a kaleratzea baino ez zaie geratzen bermeotarrei, eta hori udazken honetan izango da.