'Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da'
Hasier Larretxearen atzera-zenbaketaren testigu izan gara Paraleloan saioan.
This browser does not support the audio element.
Alberdania etxearekin kaleratu berri du Hasier Larretxeak 'Idaztea atzera zenbatzen ikastea da' saiakera-poetiko autobiografikoa. Bertan egun Madrilen bizi den idazle arraioztarrak egungo bizipenak eta haur eta gaztarokoak dotoreziaz eta sentikortasunez harilkatzen ditu, irakurlearen barrenak leuntasunez astinduz.
Landa-eremuko bizimodua, Hiriko gentrifikazioa, aitarekiko harremana, maskulinitate eremuak, ama eta familiako emakumeengan topatutako konfort eremua, gazte garaiko argi-ilunak, homosexualitatea edota norbere gorputzaren onarpena bezalako gaietan sakontzera gonbidatzen du Larretxeak, bere bizipenen kontaketatik abiatuta.
Paraleloan saioan izan dugu oilaskide, bere libuaren soinu-banda lagun.