'Gurpilak'
Eztizen Artola Paraleloan saioan izan da 'Gurpilak' bere lehen eleberria aurkezten.
This browser does not support the audio element.
'Gurpilak' eleberria argitaratu du berriki Eztizen Artolak txalapartaetxearen eskutik. Bizipen propietatik edan badu ere, fikziozko lana da Artolarena. Motxiladun haurren zama irakurleak senti dezan nahi izan du idazle gazteak. Haur baten begiradatik egin du kontakizuna, hazten doan bezala, xalotasunari korapilo konplexuek lekukoa hartuko dioten Ihintzaren azaletik. Aita espetxetik ateratzen den eguna abiapuntua, denboran atzera egingo du haurtzaro lasterrenetik abiatutako bidaia geografiko nahiz barne-bidaiak errelatatuz.
Eleberri hau idaztek zer suposatu dion, zer lortu nahi izan duen eta zer topatu duen bidean kontatu dizkigu besteak beste Eztizen Artolak Paraleloan saioan.