IRRATIA
Interview
Martin Ganuza
Helvetia Anaitasunako jokalaria.

«Emaitzetan ez dugu arreta gehiegi jarri behar, gure jokatzeko moduan baizik»

Helvetia Anaitasunak igande honetan, etxean, ekingo dio Asobal Ligako denboraldiari. Nafarrak denboraldi txukun bat egitetik datoz, eta «iazkoa hobetzea» izango dute helburu Martin Ganuza jokalariaren hitzetan. Nava izango da iruindarren lehen aurkaria.

Martin Ganuza Helvetia Anaitasunako jokalaria. (Jagoba Manterola | Foku)

This browser does not support the audio element.


Asteburu honetan abiatuko da Asobal Ligako denboraldia, eta Helvetia Anaitasunak etxean egingo du Navaren aurka. Denboraldi ona osatzetik dator talde nafarra, eta Martin Ganuza jokalariak azaldu duenez, «helburua hau hobetzea izango da». Taldean aldaketatxo batzuk izan dituzte, baina denboraldi-aurrea ona izan dela gaineratu du, «atzetik aurrerako bidea egin dugu», dio iruindarrak. Aurtengo helburuez galdetuta, Ganuzak adierazi du ez dutela emaitzetan arreta gehiegi jarri behar, «jokatzeko moduan baizik, eta honela emaitzak etorriko dira».