IRRATIA

Pasai Donibane eta Pasai San Pedro artean

Iñigo Arraras San Pedroko arraunlari sanjuandarra elkarrizketatu dugu saioko azken-aurreko atalean. Kontxako Banderako irabazleek esanak ere entzungo ditugu, eta azkenik, Etxabetarren uda arrakastatsuaren harira, Juan Mari Etxabe, Lorea Etxabe eta Mikel Etxaberen solasaldia entzungo dugu.

Iñigo Arraras San Pedroko arraunlaria, Pasai Donibanen. (Maialen ANDRES | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Urdaibaik eta Arraun Lagunakek irabazi dute Kontxako Bandera. Bermeotarrek hirugarrena dute erreskadan, eta donostiarrek, berriz, bigarrena. Kontxako Badian, emozioak pil-pilean. Juan Mari Etxabe Arraun Lagunakeko entrenatzaileak, eta Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak. Baita Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko arraunlariak ere.

Patroi zarauztarrak, bere bederatzigarren Kontxa eskuratuta, historian Kontxa gehien eskuratu dituen Aita Manuel Arrillaga lemazain pasaitarra berdindu du garaipen kopuruan.

Datorren asteko saioan, behin Eusko Label Liga amaituta, Urdaibaiko eta Arraun Lagunakeko arraunlari bana izango dugu Marea Bizian saioko azken atalean.

Asteburu honetan, Eusko Label Ligako traineruek denboraldiko azken bi estropadak jokatuko dituzte Bermeon eta Portugaleten. Liga jada erabakita, bi banderak daude jokoan, eta bermeotarren errekorra airean. 13 bandera irabaztea, alegia. Azken bi estropaden faltan, 11 lortu dituzte bizkaitarrek.

Begi bat Eusko Label Ligan, eta bestea kanporaketetan. Bermeon eta Portugaleten jokatuko dituzte estropadak emakumezkoek eta gizonezkoek. Cabo, Astillero, Zumaia, eta Txapela lehiatuko dira emakumezkoetan, eta San Pedro, San Juan, Santurtzi, Ares eta Txapela gizonezkoetan. Bi traineruk bakarrik lortuko dute txartela gorengo mailarako. Iñigo Arras San Pedroko arraunlariarekin egon gara. Sanjuandarra izan da denbora luzez, iaz Libiako trainerura salto egin zuen arte.

Amaitzeko, Etxabetarrak. Juan Mari Etxabe Arraun Lagunakeko entrenatzailea, Lorea Etxabe klub bereko arraunlaria, eta Mikel etxabe San Juango entrenatzailea. Uda benetan gozoa izaten ari da Etxabetarren etxean arraunari dagokionez. Asier Aiestaran GARAko lankidea bildu zen haiekin joan den astean, Kontxako lehen jardunaldia jokatu ondoren. Solasaldia entzungo dugu hemen, Marea Bizian saioko azken-aurreko atalean.