'Antuxuna'
Nagore Etxabe musikaria izan da Paraleloan saioaren ikasturte berriko lehen saioan. 'Antuxuna' proiektua aurkeztu digu bertan.
This browser does not support the audio element.
Artzeren hitzak gogoan, iturri zaharetik datorren ur berriaren kontzeptuak ezin hobeto laburbiltzen du Nagore Etxaberen 'Antuxuna' proiektua. Musikari geldiezin honen ekimenik pertsonalena da, askeena, bereziena. Euskal kantutegi zaharreko abestiak hartu eta elektronikaren galbahetik iragazten ditu. Baina hori baino ere gehiago bada. Bere bustidura propioa ematen die doinu zein hitzei. emaitza: inor epel uzten ez duten piezak.
Paraleloan saioaen ikasturte berriko lehen gonbidatua izan dugu Nagore Etxabe, bere proiektu pertsonalena aurkeztu digu, eta hitz egin duzu, tradizioaz, garaiko musikaz, bizitzaz... eta gogoak eman digun hainbat kontuz. Gozamena.