«Tokioko Olinpiar Jokoetatik hain gertu egon izana, jada lorpena da»
Iraitz Arrospide atletak Tokioko Olinpiar Jokoetarako gutxieneko marka (2.10:59) lortu zuen arren, plaza kopuruagatik ez zen joan. Pubisean izan zuen lesio bat tarteko, bi urtez geldirik egon zen, eta iaz hasi zen berriro ere korritzen. Oraindik, bere markarik onena egin dezakeela esan du.
This browser does not support the audio element.
Iraitz Arrospide (Villabona-Amasa, 1988) atletak Tokioko Olinpiar Jokoetarako gutxieneko marka (2.10:59) lortu zuen arren, plaza kopuruagatik ez zen joan. «Askotan pentsatu izan dut beste herrialdeetako nazionalitatea izango banu, aukera izango nukeela Olinpiar Jokoetara joateko», adierazi du penaz Arrospidek. Hala ere, nabarmendu du hain gertu iristea ere «lorpena» izan zela.
Pubisean izan zuen lesio bat tarteko, bi urtez geldirik egon zen, eta iaz hasi zen berriro ere korritzen. Oraindik, bere markarik onena egin dezakeela esan du, eta aurten, bere mailarik onenera gerturatzen ari dela.