Hondarribiaren lehen bandera Eusko Label Ligan, eta Arraun Lagunakek, azken kolpea eman dezake
Mikel Orbañanos (Orio, 1973) Hondarribiko entrenatzaileak adierazi du «nahiz eta ez irabazi, saiatu behar dutela hori ez bihurtzen eguneroko lanean zerbait txarra». "Lugañene" traineruak asteburu honetan irabaz dezake Euskotren Liga. Maider Bereau (Baiona, 1989) taldeko arraunlariarekin aritu gara.
This browser does not support the audio element.
Joan den igandean lortu zuen "Ama Guadalupeko" ontziak Eusko Label Ligako lehen bandera astintzea, non eta Orion. Mikel Orbañanos (Orio, 1973) Hondarribiko entrenatzaileak adierazi du garaipenak balio diela egiten ari diren lanean «sinesteko». Oriotarrari galdetuta ea denboraldi zaila izaten ari den, erantzun du zaila baino gehiago, sortzen zaizkien «ziurtasun ezak, eta zalantzak» daudela. Ziurgabetasuna ondo darama prestatzaileak; arraunlariek, ordea, «nahiago dute emaitza hobeagoekin ibili». Larunbat honetan etxean egingo dute arraun.
Arraun Lagunakek, berriz, Euskotren Liga irabaz dezake asteburu honetan. 23 puntuko abantaila du Tolosaldearekiko, eta azken lau estropaden faltan, Zarauzko Ikurriñaren aurretik, azken kolpea eman dezake "Lugañene" traineruak. Maider Bereau (Baiona, 1989) taldeko arraunlariak adierazi du berak ez duela «pentsatu ere egin». Osatzen ari diren denboraldiaz aritu gara.