Euskotren Ligaren analisia Nadeth Agirrerekin eta Eli Pescadorrekin, eta San Juan KAE 1 ligan
Euskotren Ligako ontziek osatu dute ligaren erdia baino gehiago: hamar estropada jokatu dituzte, eta sei dituzte jokatzeko. Arraun Lagunakek astindu ditu bandera guztiak. Agirrerekin eta Pescadorrekin aztertu dugu orain artekoa. Horrez gain, Ander Makazaga San Juango arraunlariarekin aritu gara.
This browser does not support the audio element.
Euskotren Ligako traineruek jada osatu dute ligaren erdia baino gehiago. Hamar estropada dituzte jokatuta eta sei dituzte jokatzeko. Orain arteko guztiak Arraun Laguakek irabazi ditu. Bigarren koska batean, Juan Mari Etxaberen taldeari kozka egin nahian daude Tolosaldea, Donostiarra eta Orio. Lehen txandan, berriz, Hondarribia da nagusi, tarteka ohorezko txandan ere arraun egin duen ontzia. Eta Euskotren Ligako kanporaketak ez jokatzeko borrokan, Cabo eta Hibaika. Tiran, azken sailkatua, koska bat beherago dago.
Nadeth Agirre Orioko patroi ohiak eta Eli Pescador Arraun Lagunakeko eta Hibaikako arraunlari ohiak bat egin dute esanez 'Lugañene' «koska bat gorago» dagoela, eta bigarren liga paralelo batean Donostiarra, Tolosaldea eta Orio «ea zein lehenago». Beheko zatian ere, emozioa badagoela gaineratu dute. Hibaikaren eta Caboren arteko borroka «nahiko estua» dagoela adierazi dute.
KAE 1 ligan traineru bat ari da nagusitzen ororen gainetik. Ontzi hori San Juan da. Joseba Fernandezen taldeak estropada guztiak irabazi ditu bat izan ezik. Hain justu ere joan den igandekoa. Bigarren geratu zen Gorlizen Santurtziren atzetik. Ander Makazaga San Juaneko arraunlariak adierazi du helburua Eusko Label Ligara igotzea dela.