‘∫ateliteak’ 200 saio bete ditu
∫ateliteak 5x34. 200. saiora iritsi gara eta mahaiaren bueltan, lagun ugarirekin, ospatu dugu zenbaki borobila.
This browser does not support the audio element.
200. saioarekin, iritsi da ∫atelitea bere bostgarren orbitaldiaren amaierara. Urte aberasgarria benetan, musika eta artista ugari ezagutu ditugu eta era guztietako musika elektronikoak eta musika ezberdinak jarri eta entzuteko tartea hartu dugu astero.
Azken saio honetan ordea, efemeride esanguratsuetan egin ohi dugun moduan, artista, dj, irratilari, programatzaile eta beste zenbait pertsonairekin elkartu gara tertulia interesgarria osatuz. Alai, Ari!, Ke Lepo, Unai Bellamy eta Balza hurbildu zaizkigu ∫ateliteko mahaingurura, eta LaMiaMari, Darko Egiluz, Ines eta Bego Aldalurrek ere egin dituzte ekarpenak besteak beste.
Adimen artifiziala, birtuosismo musikala, edit txungoak, synca, gabberra, diggina, musika kontsumitzeko era berriak, sare sozialak, esperimentazioa...
Meloi ezberdinak zabalduz pasa dugu arratsaldea.
Udarako geldialdiaren ostean itzuliko gara indarberriturik. Artean betikoa: ondo bizi, asko zaindu eta ahal duzuen guztia dantzatu!